XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

izond. Dagokionetik ugari duena edo ugari ematen duena, ugaria.

Aberatsa, kolore eta usain anitzez jantzitako zelaiaren tankera hartu zitzaion hizkuntzalaritza eta euskararen inguruko lanei 1994ko urrian, ikasturte hasieran.

Euskal Herriko erle guztiak bildu nahi izan zituen Euskaltzaindiak urriaren hasieran Leioan egindako biltzarrean.

Arantzazukoaren oinordeko koskortua, erakus-leihoa izan zen hartarako galaiz jantzi zen euskara.

Jantzi ederrek, baina, ez dute nahitaez gorputz osasuntsua apaintzen.

Hizkuntzaren batu eta garatzeko lanek aurrera dagite, eta pauso arinean, baina oztopoak ere anitz dira.

Gizartetik hurbilagotzeko saioan areago ekin eta jarraitu beharko dio Akademiak, eta euskalgintzan diharduten beste erakunde eta elkarteekin harremanak sakondu plazara denontzako moduan jalgiko bada.

izond. Ahariez eta mintzatuz, koskaka aritzen dena.

Ahariez, baino, euskararen langileez esan genezake.

Koska egin diote, baina ez odol bila, etorkizunari.

Hizkuntza teknologia eta aurrerapen berrien premian da aurrera egiteko, eta horri lotu zaizkio hainbat erakunde.

Xuxen, Atlasa informatizatzea... Hari berrienei koska egiten zaie hizkuntzak aurrera egin dezan.

Hizkuntza lan- edo ikerketa-tresna duten lagunek Leioan egin zuten bizibidea astebetez.

Euskaltzaindiak deituta, euskararen Inguruko konklabea egin zen 1994ko urriaren 3tik 7ra.

Handitasuna forma eta eszenaratzean, urtean zehar eztabaidatutakoei ofizialtasun-agiria eman zitzaien hitzaldi eta eztabaiden bitartez.